ERDI AROA. SARRERA



ZER DA ERDI AROA?


             V. mendetik XV. mendera bitarteko garaia, jauntxoen agintea handitu egiten da, estatuen                        agintearen kalterako, garai horren ezaugarri nagusia FEUDALISMOA da. 

Baina zergatik sortzen da?


ZEINTZUK DIRA ERDI AROAREN HASIERAKO HERRI NAGUSIAK?

Begira argazki hauek eta aukeratu irudiari dagokion kultura: bizantziarra, bisigodoa, (francoak, karolingioak, germaniarra) arabiarra. Zergatik?







 

1.______________________________________________________

 

2. ______________________________________________________

 

3. ______________________________________________________

 

 

EUROPAKO ERDI AROAREN HASIERA.

Erromatarrek menperatu zuten Europako, Asiako eta Ipar Afrikako eremu handia, inperio zabala osatuz I. eta V.  mendeen artean. IV. mendean,  Teodosio enperadoreak inperioa 2 zatitan banatu zuen.

-          Ekialdeko inperioa seme bati utzi zion, Konstantinoplan hiriburua ipini eta Bizantziar inperioa osatuko da. Inperio honek XV mendera arte iraun zuen Islamiarrek Konstantinopla inbaditu arte, alegia.


-          Mendebaldeko inperioa beste seme bati utzi zion, Erroman hiriburua zuelarik. Inperio honek V mendera arte iraun zuen. Inperioaren beraren krisiagatik eta iparraldeko herri germaniarren inbasiogatik, (francoak, bisigodoak, sueboak, Britoiak, …) desagertu zen.

         Enperadoreak hala egin zuen inperioaren defentsa errazagoa zela uste zuelako.

Gauzak horrela, V mendean, Europako mendebaldeko erromatar inperioa desagertu ondoren, antzineko aldia amaitu zen eta Erdi Aroa hasi zen, mendebaldean herri germaniarrak ezarrita eta ekialdean inperio bizantziarra garatuta.

Honekin batera, VII. mendean, Asiako Ekialde Hurbilean Islam erlijioa sortu eta zabalduko zen, Ipar Afrikatik Iberiar penintsularaino,  Mediterraneo itsasoaren inguruko lurraldean ezarriz.

Bitartean, Euskal lurraldean baskoiak bizi ziren eta inguruko eragina ere jasan zuten maila ezberdinetan

 Beraz, Erdi Aroaren hasieran Mediterraneo itsasoaren eta Europako mapa hiru alde nagusitan banatuta geratuko da.



 


Garai horretan, 3 etapa bereizten dira: Goi Erdi Aroa, Ertain Erdi Aroa eta Behe Erdi Aroa.



Ikastunitate honetan, Europako mendebaldeak izandako bilakaera historikoa aztertuko dugu, bereziki. Bestelako arlo politiko, ekonomiko, sozial eta kultural garrantzitsuak ere landuko ditugu, hala nola, Ekialdeko erromatar inperio Bizantziarra,  islama eta mendebaldeko herri germaniarren erresuma.

Ohiko historiografiaren arabera, Erdi Aroa garai iluna —geldialdi kulturalaren eta basakeriaren aroa— izan zen, baina, esanak esan, Europako hainbat kultura- eta arte-ezaugarri orduantxe sortu ziren: Europako hizkuntza ugari, arte erromanikoa eta gotikoa, gesta-kantak etab.

 

Europako mendebaldean herri germaniarrek sortu zuten erresumetan  esklaboetan oinarritutako Antzinaroko gizarte-antolamendua desagertu eta jaun gutxi batzuen boterean oinarritutako gizarte-antolamendu berria nagusitu zen. Biztanle gehienak —nekazariak— jaun horien mende zeuden.



Bizantziar inperioak herri barbaroei aurre egin zien 1000 urtez iraunduz.  Gizarte hori garatuagoa eta hiritarra zen,  merkataritzan eta artisautzan oinarritutako ekonomiarekin. 



 

VII. mendean, islama, erlijio berria, munduko toki askotan zabaldu zen. Islam terminoak “Jainkoaren borondatearen mende” esan nahi du, eta eragin handia izan du gizateriaren historian. Hasieratik, erlijioa baino gehiago izan zen, mundua ikusteko modua, eta bizitzari buruzko jarrera. Esparru asko hartzen zituen barne: politika, artea, kultura, hizkuntza, etab,..



ARIKETAK

1. Azpimarratu hitz gakoak

2. Hitz gakoekin esaldiak egin.

3. Esaldi horiek lotu testu bat sortzeko lokailuak erabiliz.







1. Defini dezagun: zer,non, noiz, nolakoa, zergatik,...? BEGIRA DEZAGUN ONDOKO LINK ERDI AROAREN SARRERA

2. ZERGATIK AGERTU ZEN ERDI AROA?

 2.1. Erromako inperioa krisian sartu zelako

 Erromatarren kultura oso aurreratua zen, berrikuntza asko ezarri zuten eta horietako asko guregana heldu dira. Zein ezagutzen dituzu? ( bilatu interneten bikoteka eta kartulina batean guztioi aurkeztu)
-garbitasuna, higienea, bainuak,
- ingenieria: zubiak, akueduktuak, berotzeko sistemak, galtzadak
- kulturak: hizkuntza, zenbakiak
- metalurgia
- Zuzenbidea erromatarra
- Politika: Senatua
- Zientzia greziarrak kopiatu, eta praktikan ipini, hospitalak sortu , zirugiaren eskola,



Eta inperio horren aurreratua, krisian sartu eta erori, zergatik? Bideoan erantzuna aurkitu.




Begira ezazu bideoa eta informazio esanguratsuena zure koadernoan ipini.

  • 1.       Zein Kausa ekonomiko izan zuen eragina Erromako inperioaren krisian?
  • 2.       Zein Kausa politiko izan zuen eragina Erromako inperioaren krisian?
  • 3.       Nortzuk dira hunoak?
  • 4.       Nola tratatzen du Erromako inperioak kanpotik datorren pertsonak?
  • 5.       Zein urtetan amaitzen da Erromako inperioa?
  • 6     Erromako zibilizazioaren eragina handia izan da?


2.2. Herri germaniarrak agertu zirelako.

Hunoei buruzko bideoa (12min.)




Begira ezazu bideoa eta informazio esanguratsuena zure koadernoan ipini

Nortzuk dira hunoak?
Zein dira bere ezaugarriak?
Gerra eta diplomazioa erabili zuten beste herriekiko harremanetan?
Zer egin zuten germaniarrei? Zer egin zuten germaniarrek?




3. TESTUA landu eta galdetegia erantzun folio birakaria egiturarekin;




MENDEBALDEKO ERROMATAR INPERIOAREN AMAIERA eta GERMANIARREN INBASIOA

1.       Sarrera:
Erromatar zibilizazioa _______________________________izan zen. K.a.____mendean
hasi, K.a._______inperio bihurtu, ________m krisian sartu eta _________mendebaldeko
inperioa desagertu.

2.       Krisiaren arrazoiak:

2.1. Politikoak:
a) Ezegonkortasun politikoa.
                                               Zergatik?_________________________________________

                                               ________________________________________________

                b) Herri germaniarrak sartu ziren.
                               Zergatik? _______________________________________________

                               _______________________________________________________.

2.2. Ekonomikoak:
                Pobrezia:
                               Zergatik?________________________________________________

                               ________________________________________________________.

                               Zein ondorio du pobreziak?__________________________________

                               ________________________________________________________

                               ________________________________________________________.



3.       Gizartea: Kolonotza Sistema:
3.1.Azaldu zure hitzekin:


3.2. Zergatik gertatzen da kolonotza sistema?


4.       Zein ondorio izan zituen krisiak inperioan?
a.      

b.     

c.      

5.       Zer egin zuen Teodosio enperadoreak inperioaren krisia gainditzeko?












6.       Nola amaitu zen Mendebaldeko Inperio Erromatarra?


7.       Zer gertatu zen Ekialdeko inperio Erromatarran?Zein izen hartu zuen?


8.       Baloratu  Erromatar inperioaren eroraldia.







                                                                                             

Comentarios