EUSKAL HERRIKO ERDI AROKO HISTORIA

GAIAREN SARRERA

https://www.timetoast.com/timelines/euskal-herriko-erdi-aroa

ERDI AROKO HISTORIA LABURTUA

Erromako Mendebaldeko inperioa erori ondoren, Ebroren  eta Loiraren arteko lurraldea euskaldunen eta akitanoen menpe egon zen, Baskoiak izeneko tribuen eskuetan hain zuzen. 

Garai hartako baskoiei buruzko informazioa ez da ugari, eta informazio iturri ezberdinetara jo behar dugu, besteak beste,  indusketa arkeologikoetara, erresuma ezberdinen dokumentuetara, artelanetara eta legendetara. Gero, historialariek informazio horren interpretazio egingo dute.  

            Erdi aroko Baskoi horiek bisigodoen, frankoen eta musulmanen artean kokatzen ziren, eta erresumen horien arteko gatazken lekuko zein protagonistak izan ziren, Iruñearen eta Nafarroaren erresumen inguruan XIII. mendera arte.

Goi Erdi Aroan, euskal erresumen harremanek gainontzeko erresumeekin gorabeherak jasan zituzten, batzuetan baketsuak izan ezkontzei edo nobleziaren interesei ezker ( adibidez, Ebro inguruan, Banu Qasi familiaren agintea); eta beste batzuetan gatazkatsuak besteen lurraldeak kontrolatzeko asmoren erruz.

Nafar erresuman dinastia batzuk agintea eskuratu zuten:
  IX. mendan Aritztarrak; X. mendean Ximenotarrak indarrez aurrekoak kenduz;  eta XIII. mendetik frantses jatorrizko dinastiak, Sancho VII, Indartua ondorengorik gabe hil zelako : Champagne, Capeto, Evreux, Foix, Albret.

Ertain eta Behe Erdi Aroan, 2 fenomeno gertatzen dira bereziki:
- Erresuma kristauak sendotu (Gaztela, Leon, Aragoia, )
- Kristauen eta Islamaren arteko borrokak penintsulan.
Euskal Herrian, XIII. mendetik aurrera, mendebaldeko lurraldeak Gaztelako erresumaren eraginpean jartzen joan  ziren eta 2 joera  isladatu ziren Behe Erdi Aroko bandoen arteko gatazketan : Gaztelako aldeko bandoak eta Nafarroako aldeko bandoak.
Berriz, Ekialdeko lurrek Nafarroako Erresuma osatu zuten XVI. mendera arte. Momentu hartan, Gaztelako erregeak penintsula osoa bildu nahian, Nafarroako erresumaren aurka borrokatu eta garaitu egin zuen. Horren ondorioz, Nafarroako erresuma Gaztelako koroan integraturik geratu zen, eta Nafarroako erresumak Behe Nafarroan soilik iraun zuen mende batez. 

GALDETEGIA

1.       Zein ibaien artean kokatzen ziren baskoiak?

2.       Zein herri  inguratzen dute baskoien lurraldeak?

3.       Nola lortzen dugu garai hartako informazioa?

4.       Zein izen hartzen  du lehen euskal erresumak?

5.       Nola izan ziren euskaldunen eta musulmanen arteko harremanak erdi aroan?

6.       Zergatik?

7.       Zer da dinastia bat?

8.       Zein izan ziren Euskal herriko erresumaren dinastien izenak?

9.       Zergatik aldatzen dira dinastiak Nafarroako erresuman?

1.   XIII. Mendetik aurrera Bizkaia, Gipuzkoa Araba, ( mendebaldeko Euskalherria) beste erresuma baten kontrolpean geratu ziren . Zein erresumaren menpe geratu zen?

*      Behe erdiaroan Iberiar penintsula 2 fenomeno gertatu ziren  eta horiek Nafarroako erresuman eragina izan zuten. Zeintzuk?

*      Nola amaitu zen Nafarroako erresuma 1521 urtean?

PROIEKTUA: 

EUSKAL HERRIKO ERDI AROKO HISTORIARI BURUZKO
                                    KOMIKIA

Proiektu honetan, Euskal Herriko Erdi Aroko historiaren zati baten komikia egin behar duzue, gero komikien esposaketa antolatzeko.

Proiektu hau 6 atazetan banatzen da:

1.Ataza:

"Erdi Aroko historia laburtua"  testuaren irakurketa: 

Banaka, irakurri bitartean,
- Azpimar itzazu hiztegi berria eta bila ezazu esanahia hiztegian zure hiztegian jartzeko. 
- Azpimar itzazu ideia nagusiak:
- Erantzun galdera hau:  Testuak, Zer kontatu nahi digu?

Taldeka, galdetegia erantzun, folio birakaria egitura kooperatiboa erabiliz. 

2. Ataza:

- “Euskal Herriko Erdi Aroko testua” aren atalak banatuko dira taldeen artean, talde bakoitzak atal 1 edo 2 egingo ditu.

- Taldeari dakokion testua irakurri irakurketa konpartitua egituraren bidez. 
- Testuaren informazioa osatu behar da: paisaia, pertsonaien deskribapen fisiko eta psikologiko, eta gertaerak , Talde kide bakoitza atal batez arduratuko da. 
- Taldekide bakoitzak  gutxienez 2 informazio iturri erabili behar ditu.
- Biltzen duzun informazioa fitxa batean ipini behar duzu. Hemen behean, fitxaren eredua duzue. 

INFORMAZIOA ITURRIA: 
weborriak / bibliografia 
 (entziklopedia, testuliburua, aldizkaria, liburu monografikoa,

Adibidez:
EEBB: 2 DBHkogoegrafiaLiburua, ,Anaia, 2017

INFORMAZIOAREN LABURPENA:

HITZ GAKOAK:

3. Ataza:

- Taldeak dagokion  aldiari buruzko testua idatzi behar du, guztion informazioa kontuan izanik, ( pertsonaiak, paisaia, gertaerak,...). Metodologia ( Taldeka- folio birakaria)

Testua paragrafoetan banatu, hitz gakoak erabili, lokailuak erabili

Testuaren egitura: sarrera, garapena, konklusioa

4.Ataza

Diseina ezazu komikia: (adibidea)

Lauki zenbakia
Irudia
Testua

1
Pirinioak, egun euritsua eta lainoa
Tropa karolingioak
1. aurrera
Irudiaren oina: tropa karolingioak

5.Ataza
 Asma ezazu izenburua

6.Ataza
 Sor ezazu komikia.

Comentarios