BIZANTZIAR INPERIOA

                                   
                               ANTZINATEKO MUNDUA AMAITU ONDOREN,  ERDI AROA

Begira argazki hauek eta aukeratu irudiari dagokion kultura:
bizantziarra, bisigodoa, (francoak, karolingioak, germaniarra) arabiarra. Zergatik?


1.________________________________________
2. _______________________________________
3. _______________________________________

   V mendean, Europako mendebaldeko erromatar inperioa desagertu ondoren, antzineko aldia amaitu zen eta Erdi Aroa hasi zen, mendebaldean herri germaniarrak ezarrita eta ekialdean inperio bizantziarra garatuta. 
   Honekin batera, VII. mendean, Asiako Ekialde Hurbilean Islam erlijioa sortu eta zabalduko zen, Ipar Afrikatik Iberiar penintsularaino,  Mediterranea itsasoaren inguruko lurraldean ezarriz.
   Bitartean Euskal lurraldeak baskoiak bizi ziren eta inguruko eragina ere jasan zuten maila ezberdinetan.
   Beraz, Erdi Aroaren hasieran Mediterranear itsasoaren eta Europako mapa hiru alde nagusitan banatuta geratuko da.
 
Garai horretan, 4 etapa bereizten dira:

Transizio epean, Mediterranear itsasoaren inguruko batasuna apurtu zen.
- Europako mendebaldean: Germaniar erresumak
- Europako ekialdean eta Asia Txikian: Bizantziar inperioa
-Arabiar Sauditik Ipar Afrikara eta Mendebaldeko Europara: Islama

















    3,40 minututik aurrera


















    BIZANTZIAR INPERIOAREN BILAKAERA mapen bidez



    TESTU OSAGARRIA


    Bizantziar inperioa

    IZENA

    Bizantziar inperioa Ekialdeko Erromatar Inperioak Erdi Aroan zehar jaso zuen izena da. XVIII. mendeko historiagileek sortutako terminoa da, inperioaren hiriburua, Konstantinopla, Bizantzio hiri grekoaren gainean eraikita zegoelako.

    Zergatik eman zioten Bizantziar izena?  Ondorengo pentsalariek Erdi Aroko Ekialdeko Erromatar Inperioaren ezaugarriak aztertzerakoan, antzinako Erromatar Inperioarekin konparatuta ezaugarri berri eta ezberdinak bereganatu zituela konturatu ziren, horregatik inperio berri baten izena eman zioten. Hala ere orduko bizantziarrek euren buruei erromatarrak deitzen jarraitu zieten.

     

    KOKAPENA

    IV. mendean sortu zen, Erromako enperadoreak, Teodosiok, inperioa 2tan banatu zuenean, Ekialdeako Erromako inperioa sortu zuten. Horren hiriburua Konstantinopla, Bosforo eta Marmara itsasarte artean. Gune estrategikoa Asia eta Europaren arteko merkatal bideak kontrolatzen zuelako.

    HISTORIA

    Bizantziar inperioa xv. mendeetan zehar iraun zuen,  garai horretan aldi ezberdinak tartekatu ziren, garai oparoak eta garai urriak, zein errege familia ezberdinak ere agertuz. 4 aldi ezberdinduko dugu:


    1.) Bizantziar Inperioaren goren aldia, V- VI. mende erdian eman zen, Teodora enperatriza eta bere senarraren eskutik, Justiniano I.a.

    JUSTINIANOREN GARAIA

    • a) datu biografikoak. 527. urtean Justiniano enperadorea, Mazedoniar jatorria zuena, heldu zen boterera. Beronekin Inperioak bere goreneko garaia lortu zuen. Gizon eskolatua eta adimentsua izan zen eta laguntzaile onez inguratuta zegoen, hauen artean Belisario eta Narses jeneralak eta Triboniano legegizona azpimarra daitezke. Teodora enperatriza bere emaztea izan zen eta honek ere Justinianoren lan politikoan modu garrantzitsuan lagundu zuen.
    • b) Helburuak: Antzinako Erromatar Inperioa berreskuratzen saiatu ziren, eta horretarako zenbait ekintza eraman zituen aurrera:

    ü  Konkistak: Inperioa hedatu zuen, batez ere mendebaldeko lurralde asko konkistatuz eta inperioaren hedadurarik handiena lortuz.

    ü  Erromatar zuzenbidea edo legeak bildu eta eguneratu zuten lau ataletan banatutako bilduma batean. Bilduma honek CORPUS IURIS CIVILIS izena du

    • c) Kudeatzeko tresna berriak: Administrazioan berrikuntza bat bultzatu zuen eta berrikuntza hau burokrazia profesionalean eta zerga-sistema zorrotz batean oinarritzen zen. Oso estatu zentralizatua eta hierarkizatua antolatu zuen eta hori zela eta, inperioa handia kudeatzeko Titulu berriak agertu ziren:

                            - enperadoreari basileus deituko zitzaion, bera izango zen                           agintari nagusia, armada, administrazio eta erlijio buru.

                            - Funtzionarioak betearazteko basileusak agintzen zuena                                                              inperio osoan zehar

                            -  diplomatikoak ere, inperioa beste lurraldeekin harremanetan                                                  jartzeaz arduratzen zirenak; eta

                            -armada inperioaren mugak babesten zutenak. Su grekoa erabiltzen zuten.

    https://eu.wikipedia.org/wiki/Su_greko

     d) Lurraldeak konkistatu: Italiako penintsula Ostrogodoei, Ipar Afrika Bandaloei, eta Iberiar penintsula bisigodoei.

    e)Katolizismoa sendotzen da eta Garai horretan ere, Konstantinoplako Santa Sofia basilika dotorea eraiki zen.

    2). VII. eta VIII. Bizantziar Inperioak nekazaritza-lurralde garrantzitsuak galdu zituen, Inperioa handia mantentzea zaila zelako eta Justiniano hil ondoren, konkistatutako lurrak berehala galdu zituen.

    - (Siria, Mesopotamia, Palestina eta Egipto), eta hiriburuak, Konstantinoplak, arabiarren eraso etengabeak jasan zituen

    3.  IX- XI Mazedoniako dinastiaren garaian, Inperioa indartu egin zen berriz ere, hainbat administrazio-erreformaren eta islamaren ahultasunaren ondorioz. Garai oparoa izan zen:

    - lurralde gehiago menderatu zituzten, eta Inperioa Mediterraneoko merkataritzagune bihurtu zen.

    - Kultura-bizitza ere suspertu egin zen. Ildo horretan, eskuizkribu zaharrak kopiatu eta laburtu, entziklopediak osatu eta, besteak beste, matematikak, astronomia eta literatura buru-belarri landu zituzten.

    4. -XI. mendetik aurrera inperioaren gainbehera . 1453an bukatu = Turkiarrek Konstantinopla hartu.

    - Ondorioz Setaren ibilbidea apurtu zuten eta beste poru italiarrek sentitu zuten eta beste ibilbide batzuk bilatu behar dituzte Indiara joateko, itsas merkataritza. Adibidez, Venezia

    l  Arrazoiak

    l  Arabiarren eta turkiarren presioa

    l  Probintzia aberatsenak konkistatuz.

    l  Mugen aurkako erasoak ugari

    l  Krialdi ekonomikoa

    l  Gerra etengabeak nekazaritza murriztu eta merkataritza txartu. Ondorioak:

    §  Landa-eremua hustu: hiriburura emigratu

    §  Armada zatitu: gastu handia suposatzen zuen

     

    Amaiera: 1453ko gaba batean, turkiar armadak hiria hartu zuen, 70 idik kanoia eramaten zuten, 80000 soldadu turkiar eta 7000 bizantziar, 3 astez hiria setiatu zuten, erasoa 20 orduz iraundu. Enperadoreak dena galduta ikusita, jantzia kendu eta erasotzaileei bere gorputza entregatu. Hurrengo egunean bere gorpua agertu eta bere burua erakutsi zuten inperio osoan zehar, gatzan sartuta. 

    POLITIKA

    1.Denborarekin inperioaren hedadura handiaren ondorioz antolakuntza politikoa ere aldatzen joan zen. Erromatar garaiko tituluak baztertzen joan ziren eta berriak sortzen joan ziren,

    - enperadoreari ba sileus deituko zitzaion, bera izango zen agintari nagusia, armada, administrazio eta erlijio buru.

    -   Estatu teokratikoa (Enperadorea jainkoaren ordezkaria lurrean, Armadaren laguntza, Elizak pisu politiko handia zuen)

    - basileusak agintzen zuena inperio osoan zehar betearazten laguntzeko funtzionarioak zeuden;

    - diplomatikoak ere, inperioa beste lurraldeekin harremanetan jartzeaz arduratzen zirenak;

     - armada inperioaren mugak babesten zutenak.

     

    2. Erromatar zuzenbidean oinarritutako kodea sortu.

     

    EKONOMIA:

    Oso inperio aberatsa,  ondorengo arrazoiak:

    -  ekonomiaren oinarria nekazaritza izan arren, merkataritzak funtsezko garrantzia izan zuen. Honen zergatia inperioaren kokapen estrategikoa zen, Europa, Asia eta Afrika artean. Horrela Bizantziar Inperioak Mediterraneo itsasoko merkataritza menderatzera heldu zen eta baita Asiarako eta Afrikarako merkatal loturak kontrolatzera ere.

    - Ondorioz bizantziar monetak (solido eta besante izenekoak) berebiziko arrakasta zuen Erdi Aroko Europan

    - Hiriek antzinako garrantzia berreskuratu zuten, jarduera politiko eta ekonomikoen gune zirelako. Aberastasun horren eredu inperioaren hiriburua izan zen, Konstantinopla.

    Nekazal guneko bizimodua:

    - Inperioko biztanleriaren % 90 nekazaritzan eta abeltzaintzan aritzen zen. - ---

    -Produktu nagusiak zerealak, oliba-olioa eta ardoa ziren.

    - Lur jabetza: lur gehienak estatuaren, monasterioen eta pribilegiatu gutxi batzuen esku zeuden.

    - Nekazariak:  nekazari aske txikiek zorrak egin eta lurrak galtzen zituzten, eta, ondorioz, jopu bihurtzen ziren.

    Hiriko bizimodua:

    Bizantzio eta Mendebaldea bereizten zituen ezaugarri bat hiriko bizimodu hiritarra zen. Hiri asko zeuden, guztietan garrantzitsuenak Konstantinopla eta Alexandria, Antiokia, Jerusalem, Edesa eta Efeso ere hiri garrantzitsuak izan ziren.

    Hiri horietako gehienak Europa, Asia eta Afrika lotzen zituzten ibilbideetan zeuden kokatuta.

    Jarduerak:

    a) merkataritza-jarduerak oso hedatuta zeuden.

                -  Produktu nagusiak zeta, espezieak, luxuzko oihalak, produktu gazituak, larruak eta anbara ziren. Gainera, esklaboak ere salerosten zituzten.

    - Itsasoko merkataritza garatu zen, Eta hirietan feriak antolatu ziren: Tesalonika, Efeso, Smirna, Alexandria

     

    b) artisauak ere bizi ziren. Estatuaren kontrolpeko elkargo profesionaletan zeuden antolatuta. Luxuzko objektuak egiten zituzten: mosaikoak, urregintza, belusak, zetak etab.

     

    GIZARTEA:

    Garai hartako testuek agerian uzten dutenez, Bizantziar Inperioko gizarte taldeen arteko bereizketa erabatekoa zen: boterea gutxiengoaren esku zegoen, eta gehienak pobreak edo esklaboak ziren.

    • Boteretsuen taldea: familia inperialak, jabe handiek, goi-funtzionarioek eta Elizako goi-karguek.
    • Enperadoreak (basileus), erlijio-gaietan ez ezik, ekonomian, armadan, administrazioan eta justizian ere agintzen zuen.
    • Pobreak honako hauek ziren: hirietako artisauak, merkatari txikiak, eta nekazari askeak eta jopuak. Azken biak biztanleriaren gehiengoa ziren.
    • Esklaboak pribilegiatu gutxi batzuen zerbitzura zeuden.

     

     

    EMAKUMEAK

    TEODORA:  enperatriza, garrantzia handia izan zuen eta bere mentalitateak eragina izan zuen garaiko legedieetan. Teodora gaztetan aktoresa pornografikoa zen, baina Justinianoz enamoratu eta ezkondu zen. 527 urtean, Justiniano enperadorea izendatu zuten eta bere lanik garrantzitsuena izan zen Kode Zibila ( hori egiteko bildu zuen erromatar legedia eta gaurkotu egin zuen) . Bere emaztearn eragina ikus dezakegu atal batzuetan: prostituzio etxeen erregulazioa, lege aurran semealabe legitimoak eta ezlegitimoak berdinak ziren eta adulteriogatiko zigorrak biguntzea.

    https://historiaetageografia2.wordpress.com/2015/08/29/emakumeak-bizantziar-inperioan-teodora/

    ERLIJIOA

    Arazo erlijioso eta politikoak

    Bizantziok Inperio kristauaren ideala irudikatzen zuen, Erromatik hartutakoa, eta bere historian zehar teologia eztabaidak asko izan ziren, sarritan gatazka politikoen ondorioz.

    1) V. mendetik, heresia monofisitak lotura nagusi gisa erlijioa zuten herri desberdinez osatua zegoen Inperioaren batasuna arriskuan jarri zuen. Monofisismoak ez zuen Kristoren gizatiar eta jainkotiar izaera bikoitza onartzen eta VI. mendean Egipto, Siria, Palestina eta Armenian hedatu zen. Hauek herrialderik aberatsenak ziren eta erlijio-desadostasuna nazio-kontzientzia hasiberriari gehitu zitzaion, greziar kulturaren eskualdeen aurrean.

    2) VIII. mendean irudi sainduen (ikonoak) inguruan erlijio-gatazka berri bat sortu zen, Leon III. enperadoreak debekatu zuena. Bizantziar gizartea irudien babesle eta ikonoklasten artean banatu zen, monjeak eta klase herrikoiek egindako presioak debekua indargabetzera behartu zuen arte.

    3) Geroago, Erroma eta Konstantinoplako eliza-agintarien artean handituz zihoan areriotasunak eliza bien arteko banaketa ekarri zuen 1054. urtean (Ekialdeko zisma).

    Aita Santua, Leon IX, bere ordezkari batzuk bidaltzen ditu bere autoritatea adierazteko eta exkomunioarekin mehatzatzen die Bizantzioko Jerarkeei. Hala ere, Konstatinoplako jerarka (eliza buruak) Aita Santua exkumulgatu egiten du. eta Erromarekiko harremana guztiz apurtu zuten, Zisma sortuz.

    Erlijio ortodoxoaren ezaugarriak: Purgatoriorik ez, Aita Santuarik ez, lebadura ogiarn ez, eta kleroa eskon daiteke.

    XIII, Gurutzatu katolikoek Konstantinopla erasotueta konkistatu, 50 urtez. Enperadoreak genobiarrak kontratatu zituen Katolikoen kontra borrokatzeko, eta dagoenekoz, bertan bizi dira, ( Perako auzoan)

     

    KULTURA (Artea, hizkuntza…)

    Oso kultura aberatsa sortuz, greziar kultura, erromatar kultura eta kultura kristauaren arteko nahasketa zelako.

    -  hasiera batean erromatar ohiturak mantendu zituzten,

    - gutxinaka greziar ezaugarriak bereganatzen joan ziren, adibidez, latina beharrean grekera.


    Artea ere oso aberatsa zen. Erlijioarekin erlazionatzen zen batez ere, eta horregatik obrarik nabarmenenak elizak eta mosaikoak ziren, mendebaldeko artetik nahiko ezberdinak

    BIZANTZIARREN EKARPENAK:

    *       -Estatu eta zuzenbidearen sorkuntzan erromatar oinordetza.

    *       -Hizkuntza eta kulturan ageri den erromatar ohitura.

    v  Hezkuntza: aberatsen seme-alabak bakarrik

    v  Artea eta letrak irakatsi batez ere

    v  Hizkuntza: greziarrak latina ordezkatu hizkuntza ofizial bezala

    v  Zuzenbidea: Bizantziok lege-kodea sortu.Justinianoren Kodea

    -Kristautasuna, Ekialdeko Zismatik aurrera bere aldaera ortodoxoan, 1954 urtean amaitua. (Zesaropapismo eta ikonoklastak)

    Europako Erdi Aroko mende ilunetan, Bizantzio Mediterraneoko indar ekonomiko eta politikoa izan zen, greziar eta erromatar kulturaren eroalea Mendebaldeko kristau erresumetara. Gero, islamaren aurreratzearen aurrean kultura horren babeslea, lehenengo arabiarren aurka eta gero turkiarren aurka.

     

    WEBGRAFIA:

    http://www.anakel.com/liburua/ikusi/gizartezientziak/2eso/3/5/1

    https://historiaetageografia2.wordpress.com/edukiak/i-blokea/3-bizantziar-inperioa/

    https://txominagirreikastola.wikispaces.com/.../AINT

    http://sobrehistoria.com/justiniano-y-teodora/  ( BIOGRAFIA)

     

     

    BIDEOA:

    https://www.youtube.com/watch?v=SDL22OrHklg

    https://www.youtube.com/watch?v=PGorRLK96n8

    (Teodora)

    https://www.youtube.com/watch?v=qyM0E17Uq4U

    https://www.youtube.com/v=rKsri6HIyC8

    (Teodora politika)

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

    Comentarios