DONE JAKUE BIDEA
Donejakue Bidea (Santiago Bidea ere deitua) Erdi Aroan sortutako erromes-bidea da. Kondairaren arabera, Teodomirok, Iria
Flaviako (Padron) apezpikuak, aurkitu zituen Donejakueren aztarnak 814. urtean.
Tradizioak Jakue apostoluari
egozten dio Iberiar Penintsularen ebanjelizazioa, baina fedegabeak
kristautasunera bihurtzeko arrakasta handirik izan ez zuela ere aitortzen du.
Palestinara itzuli ondoren, Herodes Agripa I.ak burua mozteko agindu zuen. Bi
ikaslek txalupa batean sartu zuten bere gorputza eta, Gibraltarko itsasartea
zeharkatu ondoren, Padronera iritsi ziren. Alfontso II.a Garbia izan zen
lehenengo erromesa eta toki hartan eliza bat eraikitzeko agindu zuen; apostolua
musulmanen kontrako borrokaren sinbolo bihurtu zuen.
Berria oso azkar zabaldu zen lurralde
kristauetan eta erromesaldi jendetsuak eragin zituen Santiagora, Erromak edo
Jerusalemek zuten garrantzi bera hartuz. XII. menderako ibilbideak guztiz
definituta zeuden eta Aymerich Picaudek erromesentzako gida bat prestatu
zuen.
Gizarteko maila guztietako erromesek
egin zuten bidea: aberatsek eta boteretsuek zerbitzari asko eramaten zituzten
eta, horien ondoan, gizon-emakume apal eta pobreek oinez edo asto gainean
egiten zuten bidea.
Bidea egiteko ibilbideak
Donejakue Bideak ibilbide ugari zituen, baina jende gehienak ibilbide
frantziarra egiten zuen. Erromesak Europatik iristen ziren
penintsulara, Frantzia hainbat tokitatik zeharkatu ondoren; bide horiek guztiak
Pirinioetako bi portutara iristen ziren: Orreagara eta Somportera. Gero bi bide
horiek Garesen elkartzen ziren. Herri horretatik bideak Logroño, Burgos eta
Leon igarotzen zituen eta, azkenik, Santiagora iristen zen. Kostaldeko ibilbide
bat ere bazegoen (ibilbide kantabriarra) eta
Irundik sartzen zen penintsulan eta Donostia, Santander eta Oviedo igarotzen
zituen Santiagora iritsi aurretik.
Hala ere, izaera erlijiosoa zuen gertaera horren atzean interes politikoak eta ekonomikoak
ezkutatzen ziren.
Ekonomia arloan, Erdi Aroko erregeek
(Nafarroako Antso III.a Handiak eta Gaztela eta Leongo Alfontso VI.ak,
adibidez) erromesaldi apostolikoak
bultzatu zituzten, erromesak igarotzean etekin handiak lortzen baitzituzten.
Erromesek, merkatariek eta artisauek bidean kokatutako hiri zaharrei bizitza
berria ekarri zieten eta oparotasun ekonomiko handia izan zen.
Erregeek hirigune berrien garapena
sustatu zuten eta foruetan jasotako pribilegioak eta askatasunak eskaini
zizkioten jendeari, lurralde horiek popula zitzaten. Merkatari eta artisau
askok jatorri frantziarra zuten eta, horregatik, franko deitu zieten, guztiak
Frantziakoak ez izan arren.
Donejakue bideak beste
funtzio garrantzitsu bat ere bete zuen: Europako kultura eta pentsamendua hedatu
zituen. Santiago Bideari esker izaera europarreko bi estilo artistiko hedatu
ziren penintsulan, erromanikoa eta gotikoa. Aldi berean, arte musulmaneko
hainbat elementu iritsi ziren Europara.
JARDUERAK TESTUA LANTZEKO
1. Irakur ezazu testua jarraian. Zer azaldu nahi du testuak?
3. Defini itzazu: erromesaldia,
4. Zein paragrafotan dago Done Jakuaren istorioa? _________ Konta ezazu
Done Jakuaren istorioa zure hitzekin.
5. Zein garaietan bizi zen Done Jakue?
6. Zein mendetan idatzi ziren haien pasadizoak?
7. Zure ustez, istorioa gertatu zen bezala esagutzen dugu? Zergatik?
8. Zenbat bide dute Done jakuaren bideak? Zergatik?Zertarako egiten zuten?
9. Egin ezazu ibilbide horiek, izenak
marra horietan ipiniz
a) Izena__________
Frantzia_____________ Santiago
b) Izena______________
Irun______________________________________________Santiago
10. Zein ondorio izan zuen Done Jakuaren bideak Europako ekonomian,
lurralde populaketan, kulturan eta artean.
a. Ekonomian:
b. Herri berriak sortzean:
c. Artean:
Comentarios
Publicar un comentario