ERROMATAR ZIBILIZAZIOAREN KRISIA ETA AMAIERA

 ERROMAKO ZIBILIZAZIOA NAGUSI IZAN ZEN EUROPAN ERDI AROA HASI BAINO LEHEN

- Politikoki eta militarki Europako lurralde handia bere menpean. 


1. IKER DEZAGUN. Erromatar kultura ere lurralde osotik zabaldu zen. Kultura hori oso aurreratua izan zen eta berrikuntza asko ezarri ziren, Horietariko askok gaur egun arte iraun dute edo gaurko asmakizun askoren jatorrian daude. ZEIN EZAGUTZEN DITUZU?

-  Bila ezazu horien informazioa eta aurkeztu  diapositiba bat edo bitan.

- EDUKIA:

        -  Ekarpena: zer da,  non, noiz, nork asmatu, baldin badakizu. 

        - Ekarpena deskribatu.

        - Gaur egun nola dago? Erabiltzen da? 

        - Zure ustez, zergatik da inportantea? 

Arlo hauetatik bat aukeratu

 

- Garbitasuna, higienea, bainuak,

- Ingenieria: zubiak, akueduktuak, berotzeko sistemak, galtzadak

- Kulturak: hizkuntza, zenbakiak, literatura, artea

- Metalurgia

- Zuzenbidea erromatarra

- Politika: Senatua

- Zientzia

- Medikuntza 

2. BIDEOAK AZTER DITZAGUN

Baina ZERGATIK DESAGERTU ZEN ZIBILIZAZIO ERROMATARRA? 







Bideoa ikusitakoan, hurrengo galderak erantzun:

1.       Zein Kausa ekonomiko izan zuen eragina Erromako inperioaren krisian?

2.       Zein Kausa politiko izan zuen eragina Erromako inperioaren krisian?

3.       Nortzuk dira hunoak?

4.       Nola tratatzen du Erromako inperioak kanpotik datorren pertsonak?

5.       Zein urtetan amaitzen da Erromako inperioa?

6.       Erromako zibilizazioaren eragina handia izan da?


BARNEKO FAKTOREZ GAIN, BAZIREN KANPOKO HERRIEN INBASIOEN ERAGINA, BESTEAK BESTE HUNOAK. ETA NORTZUK ZIREN HUNOAK? (4´ra arte; 13´tik aurrera)



3. TESTUA IRAKURRIZ, AZTER DITZAGUN ZEIN IZAN ZIREN ERROMAKO INPERIOA DESAGERTZEKO ARRAZOIAK...

Erromatar zibilizazioa Antzin Aro klasikoko zibilizaziorik boteretsuenetarikoa izan zen. K.a. III. mendean hasi, k.a.I.  mendean inperio erraldoi bihurtu zen eta  Mediterraneo osoa kontrolatu zuen: baina III. Mendean krisian sartu zen .



INPERIOAREN GAINBEHERA: III. MENDEKO KRISIA

K.o. III.mendean, Erromatar Inperioak krisi sakon bat izan zuen arlo guztietan.

POLITIKA

(Limes, Adrianoaren harresia)

Politikari dagokionez, III.mende hasieran, generalek enperadorea hil zuten eta ondorioz  jeneralen arteko gatazkak egon ziren inperioa kontrolatzeko, eta inperioa inguratzen zuen harresi handiaren  babesa ahuldu egin zen.

Era berean, K.o. I. mendetik, eta ekialdeko Hunoek herri germaniarrak presionatu zuten eta germaniarrek erromako muga pasatu zuten. Ondorioz, germaniar batzuk Erromako inperioaren armadan sartu ziren eta parte hartu zuten.

Baina III. mendetik aurrera, mugaren babes falta eta  inperioaren krisia zirela eta,  germaniarrak gutxinaka erromatar lurraldeetan zehar hedatzen eta euren erresumak ezartzen hasi zituzten.

EKONOMIA

Arlo ekonomikoan bi faktore ziren ordura arte inperioaren oinarri:

-          konkista berriak

-          zergak.

Baina krisian sartu ziren:

  • Konkistak: Erromatar Inperioak ez zuen konkista handirik egin, beraz aberastasunak ez zituen lortzen.  

 

  • Zergak: gerren ondorioz zergak batzea oso zaila bihurtu zen. Nekazal teknikak oso atzeratuak izanik, ekoizpena ere murritza zen, eta ondorioz, produktuen prezioak gero eta altuagoak bihurtuz joan ziren. Nekazal eremuaren krisi latzaren aurrean, inperioak hiriak presionatu zituen zergak eskatuz, ejerzitoak ordaintzea guztiz beharrezkoa zelako.

 

 Ordura arte hiri aberatsak izan zirenak pobretu egin ziren gerrateen ondorioz, gosea zabaldu, lapurketak,  segurtasun falta eta ondorioz, hiriak harresiz inguratzen hasi ziren, gero Erdi Aroan ohikoak izango ziren hirien itxura bereganatzen hasiz,  herria altxatzen hasi zen, merkataritza murriztu, pobrezia orokorra izanik

 

GIZARTEA



Hiritar askok, segurtasun faltaren aurrean, hirietatik alde egin zuten landa eremutara eta nekazari askorekin batera, lurjabe handien eskupean lanean hasi ziren, KOLONOTZA SISTEMA areagotuz.

-          Kolonotza sistema lanaren antolakuntza mota bat zen

-          Esklabuak mantentzea garestia bihurtu zenez, lurjabe handiek askatu egin zituzten eta lur zatitxo bat ematen zieten lanabesekin ekoitzi ahal izateko.

-          Horren truke, nekazariek ekoitzitakoaren zati handi bat eman behar zioten lurjabeari.

-           Nekazari berriei kolonoak deitzen zitzaien, eta lan antolakuntza berriari kolonotza sistema.

 

Ondorioz, lurjabe handi hauek euren boterea izugarri areagotu zuten, eta inperioari eskatu zioten zergak ez ordaintzea. Horrela, diru gutxiago zegoen armada ordaintzeko  eta inperioa mantentzeko

IV. mendean, egoera kritikoari aurre egiteko Konstantino enperadoreak neurri batzuk hartu zituen:

-          Hiriburua tokiz aldatu, eta Erromatik Ekialdera eraman,  hiri berri bat sortuz, KONSTANTINOPLA   alegia.

 

IMPERIOAREN AMAIERA: 395 – 476

Geroago, beste enperadoreak beste neurri batzuk hartu zituen, TEODOSIO enperadoreak bi erabaki guztiz garrantzizkoak hartu zituen:

  • Alde batetik kristautasun katolikoa inperioaren erlijio ofiziala izendatu zuen,

 

  • Beste alde batetik, inperioa behin betiko erdi banandu zuen, bere bi semeen artean, jakin gabe bera izango zela Erromatar inperio osoaren azkenengo enperadorea.

K.o. 476. urtean azkenik, Odoacro germaniar generalak Mendebaldeko Erromatar Inperioko azkenengo enperadorea, Romulo Augustulo, koroa ematera  behartu zuen. Honek Mendebaldeko Erromatar Inperioaren behin betiko amaiera suposatu zuen, eta nahiz eta ekialdeko aldeak aurrera egin zuen

 


Historiagileek Erromatarinperioaren amaiera urte honetan kokatzen dute, aldi berean aro berri baten hasiera suposatuko zuena: ERDI AROA

Baina… zergatik Mendebaldeko Erromatar Inperioaren amaierak suposatu zuen Antzin Arotik Erdi Arorako aldaketa? Zergatik izan zen horren gertakizun garrantzitsua Europako historian?

Erromatar Inperioak III.mendean jasan zuen krisiaren ondorioz, ordura arte ohikoak ziren antolakuntza politiko, ekonomiko, erlijioso eta sozialak aldatuz joan ziren.

Gainera germaniar inbasioek eta hauen erresumen finkapenak ere ezaugarri berriak ekarri zituzten: Europako Mendebaldea errege germaniarren esku zeuden erresuma txikitan banatuta geratu zen, oinarri ekonomikoa nekazaritza izanik.

Era berean, erlijio kristaua ideien erdigunea bihurtu zen eta Eliza katolikoak izugarrizko botere bereganatu zuen, bizitza arautzera ailegatuz 

Horiek izango dira Erdi Aroko gizarte berriaren osagai esanguratsuak 

4. GALDETEGIA testua lantzeko. Metodologia ( folio/ drive birakaria)


 1.      Sarrera:

Erromatar zibilizazioa _______________________________izan zen. K.a.____mendean hasi, K.a._______inperio bihurtu, ________m krisian sartu eta _________mendebaldeko inperioa desagertu.

 

2.      Krisiaren arrazoiak:

2.1. Politikoak:

a) Ezegonkortasun politikoa.

            Zergatik?

 

            b) Herri germaniarrak sartu ziren.

            Zergatik?

 

 

 

 

2.2. Ekonomikoak:

Pobrezia:

Zergatik?

                       

Zein ondorio du pobreziak

 

3.      Gizartea: Kolonotza Sistema:

3.1.Azaldu zure hitzekin:

 

 

3.2. Zergatik gertatzen da kolonotza sistema?

 

 

4.      Zein ondorio izan zituen krisiak inperioan?

a.      

 

b.     

 

c.      

 

5.      Zer egin zuen Teodosio enperadoreak inperioaren krisia gainditzeko?

 

6.      Nola amaitu zen Mendebaldeko Inperio Erromatarra?

 

 

7.      Zer gertatu zen Ekialdeko inperio Erromatarran?Zein izen hartu zuen?

 

 

8.      Baloratu  Erromatar inperioaren eroraldia.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Comentarios